Zumaiako egoitzetako hitzarmen berria sinatu dute eta ez da grebarik izango

Baleike 2015eko maiatzaren 30a

Ostegun arratsaldean magnolio aurrean egindako kontzentrazioan, San Juan Egoitzako eta Zumaiako eguneko zentroko langileek astelehenetik aurrera greba mugagabea hasiko zutela iragarri zuten, egoitza hauek kudeatzen dituen enpresak, Eulenek, hitzarmen berria sinatzen ez zuelako. Egun bakarrean egoera erabat aldatu da eta azkenean akordio batera heldu dira enpresa eta langileak eta, beraz, ez da grebarik izango.

Egoera honetan San Juan Egoitzako eta eguneko zentroko langileak zeuden (baita Zarauzko eguneko zentrokoak, hura ere Eulenek kudeatzen duelako). Gerozerlan enpresak eramaten duen Otezuri zentroko langileek hitzarmen berria sinatu bazuten ere, ez zen gauza bera gertatu Zumaiako beste egoitzetan. Maiatzeko lehen egunetan hiru eguneko greba egin zuten eta ekainaren hasierarako greba mugagabea zegoen deituta. Zorionez, akordio batera heldu dira eta greba deialdia bertan behera gelditu da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide