Andoaingo Txirrindulari Eskola eta Donosti Berri A, Gipuzkoako erlojupeko txapelketako irabazleak

Baleike 2015eko maiatzaren 31

Andoaingo txirrindularitza eskolako kideak helmugara heltzen

Gaur goizean jokatu da jubenil eta kadete mailako erlojupeko Gipuzkoako txirrindularitza txapelketa Zumaian. Eguzki gogorra izan dute bidelagun txapelketan parte hartu duten txirrindulariek.

Jubenilak izan dira ateratzen lehenak. 9:45ean eman zaio irteera lehen taldeari eta minutuko tartearekin atera dira errepidera. Kontutan hartu behar da erlojupeko modalitatean, helmugara hirugarren heltzen denak ematen diola denbora taldeari. Hamabi taldek hartu dute parte. Zuloaga plazatik atera eta Lasaoko biribilguneraino heldu dira. Bueltakoan Aizarnazabaleko bidea hartu dute berriro Zumaiara heltzeko. Guztira 30 kilometroko bidea egin dute. Irabazlea Andoaingo txirrindulari eskola izan da 39:41 denborarekin. Bigarren Lagun Onak taldea sailkatu da (40:51) eta hirugarren Ampo-Goierriko Txirrindularitza (41:09).

11:15ean atera dira kadete mailako txirrindulariak atera dira. Maila honetan 15 izan dira talde parte-hartzaileak eta egin beharreko bidea 19 kilometrokoa izan da: Zumaiatik atera, Zakila Bira bat egin eta Zumaiara buelta. Donosti Berri A taldea izan da azkarrena, 25:12 denborarekin. Bigarren Bazpi sailkatu da (25:50) eta hirugarren Limousin-Oriako T.E. (26:26).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide