Irteerak bi multzotan egingo dira. Lehen taldea (1:45eko erritmoa) 15:00etan abiatuko da Debako hondartzatik, eta bigarren taldea (1:30eko erritmoa) 15:30ean. Igerilariak elkarrekin joango dira, noizean behin jan-edanak hartzen. Azken hiru kilometroak libre izango dira. Izen ematea bost euro izango da, eta egunean bertan ordaindu beharko zaio elkarteko arduradunari. Parte hartu nahi dutenek helbide elektroniko honetan eman beharko du izena: taosaigeritaldea@gmail.com.