Gipuzkoako bertso txapelketa: Nahikari Gabilondo eta Haritz Casabel izan ziren Zumaian onenak

Baleike 2015eko ekainaren 2a

Larunbatean, Zumaian eta Oñatin eta igandean, Zizurkil eta Usurbilen; lau herritan izan da Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen fasea, 48 bertsolariren parte-hartzearekin. Nahikari Gabilondo, Haritz Casabal, Egoitz Eizagirre, Gemma Urteaga, Jon Maia, Ane Labaka, Ibai Esoain eta Manex Mujika izan dira saioetako irabazleak. Bi saio falta dira sailkapen fasea amaitzeko, Ataunen jokatu dira larunbatean.

Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen faseko lau saio jokatu ziren Zumaian eta Oñatin larunbatean. Zumaiako goizeko saioan 65 bertsozale elkartu ziren Aita Mari aretoan. Nahikari Gabilondorentzat izan zen puntuaziorik altuena, Eli Pagola eta Maider Arregiren aurretik. Arratsaldeko saioan, berriz, 60 inguru izan ziren saioa bertatik bertara segitu duten bertsozaleak. Bertan, Haritz Casabalek lortu zituen puntu gehien.

Gipuzkoa Bertsotanek segida izango du larunbatean, Ataunen jokatuko diren bi saioekin, goizean eta arratsaldean. Azken bi saioak izango dira eta horien ostean jakingo da irailean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatu diren 30 bertsolarien izenak.

 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide