Asteazkenean zabalduko den Komentuko aterpetxea lau hilabetez izango da martxan

Baleike 2015eko ekainaren 2a

Bihar, ekainak 3, irekiko da komentuko erromesen aterpetxea. Ohi baino lehenago irekiko ditu aurten ateak. Azken urteotan nabarmen hazi da erromesen presentzia herrian, eta erromesak urte osoan ibiltzen badira ere, uda garaian nabarmen igotzen da. Hori kontutan izanda, iraila amaierara arte izango da zabalik aurten zerbitzua.

Uda garaian eta kredentziala dutenak soilik, hau da, ibilbideko  zigiluak biltzen dituen txarteldunak bakarrik hartu ahal izango dute aterpe bertan. 25 lagunentzako lekua du, eta gaua pasatzea 8 euro kostatuko da.

Aurreko urteetan bezala, Mari Bernalek kudeatuko du zerbitzua. Aterpetxearen kudeaketarako lehiaketa antoluta da eta bi izan dira interesatuta agertu diren pertsonak. Epaimahaiak Bernali esleitu dio zerbitzua.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide