Slow Astea: Bertako hitzen kanpainako sarien zozketa egin da

Baleike 2015eko ekainaren 3a

Zumaia bertako hitzen bilketa kanpaina batekin hasi zen pasa den astean 'Zumaian, bertakoa' izengoitia duen Slow Astea. Zumaiako hitzak eta esapideak jasotzea zuen helburu deialdi honek eta parte hartu duten guztien artean zozketa bat egin da. 

Sarituak honakoak izan dira:

Bi lagunentzako Slow menu bat: Larraitz Agirre Egaña, maolilloa hitzarekin.

Bi Slow pintxo: Eider Cortes, txaperua hitzarekin; Ane Pagazaurtundua, paola hitzarekin; Maialen Zabala, zapatua eta jaia, eta patxixarra hitzekin (zorte bikoitza izan du, bere izena bitan atera da eta), eta Amaia Etxabe, sugelinda hitzarekin. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide