Erlauntza kendu zuten atzo Victoriano Arrate etorbideko eraikin batean

Baleike 2015eko ekainaren 4a

Diario Vascoko Zumaiako orrian irakurri dugunez, 5.000 erle inguru zituen erlauntzak eta astearte arratsaldean hasi zen sortzen Victoriano Arrate inguruko eraikin bateko patioan.

Hasiera batean liztorren multzo bat osatu zela uste zuten bizilagunek, baina erleak zirela ohartzean, Xabier Elola erlezainari deitu zion Udaltzaingoak. Argizarizko xafla batzuk zituen kaxa bat jarri zuen eta pixkanaka, erreginari jarraituaz, erleak kaxa barrura sartu ziren. 

Zumaiako beste toki batzuetan ere agertu dira erlauntzak azken aldian. Erlezainaren ustetan, zerbait normala da udaberrian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide