Goienari elkartasuna adierazten dio Baleikek

Baleike 2015eko ekainaren 4a

Goiena Komunikazio Taldeak Arrasaten duen egoitza EAJren morroi izatea leporatzen dizkioten pintadekin esnatu da gaur. Eraso horiek salatu eta arbuiatzeaz gain, Baleikek bere elkartasun eta babes osoa eskaini nahi die Goienako zuzendaritza, lan-talde, kolaboratzaile eta komunitate osoari. 

Tokikom tokiko euskal hedabide gehienak batzen dituen elkarteak, tartean Baleike, zabaldutako oharra:

Lan zaila da tokiko informazioa lantzea, ezinbestean gertutasunetik egin beharrekoa, horrek dakarren presio eta erantzukizun erraldoiarekin. Meritu handia du toki komunikabideek alor horretan egiten duten lana, urteetan egin duten ibilbidea eta lortu duten onarpena, datuek argi asko erakusten dutena.

Toki komunikabideak euskal komunitateak sortu ditu, euskal komunitatea bera elikatzeko. Tokiko informazioa euskaratik eta euskaraz lantzea dute xede bakarra. Haien kontra egiten duenak, xede horren kontra egiten du, ez besterik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide