Juan Jose Alvarezek irabazi du Eusko Ikaskuntza saria

Baleike 2015eko ekainaren 4a

Juan Jose Alvarez Rubio zumaiarrak jasoko du Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa saria. Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien 2015 Saria da hau.

Eusko Ikaskuntzaren jarduera eremuko zazpi unibertsitateetako Errektoreen ordezkariek, Eusko Ikaskuntzako Presidenteak eta Laboral Kutxako Lurralde Zuzendariak osatutako epaimahaiak nabarmendu du Juan José Álvarez Rubiok Euskal Herrian zein atzerrian duen proiekzioa eta bere lanen ikuspegi kritiko eta berritzailea.

2009ko urtarrileko Baleike aldizkarian elkarrizketatu genuen. Elkarrizketa hartan mundu mailako ekonomiaren krisiaz aritu zen hizketan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide