EGA titulua ateratzeko ikastaro trinkoa antolatu du AEKk

Baleike 2015eko ekainaren 5a

Ikastaro trinko hau uztailaren 1etik 24ra eta irailaren 1etik 18ra bitartean emango da (abuztuan jai izango da). Guztira 100 orduko iraupena izango du. Hiru orduko saioak izango dira goizero eta matrikula 170 euro izango da.

Euskara ez dakitenentzako hastapen ikastaroa ere antolatu du AEKk uda honetarako. Ikastaroak 60 orduko iraupena izango du eta uztailaren 1etik 24ra eta irailaren 1etik 22ra bitartean emango da (abuztuak libre). Goizero bi orduko saioak izango dira, astelehenetik ostegunera.

Izen-emate epea ekainaren 19ra bitartean dago zabalik. 943130175 (Zarautz) edo 943860248 (Zumaia) telefonoetara deitu daiteke, zarautz@aek.org edo zumaia@aek.org heldideetara idatzi edo Bidasoa kalean dagon bulegotik pasa. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide