'We are like you' proiektuaren aldeko kontzertua da gaurkoa. Afrikako Liberia estatuan osasun mentaleko programa bat abian jartzeko eta ebolaren birusarekin gaixotutakoei laguntza emateko asmoarekin antolatu da.
Sarrera doan izango da, baina beraien laguntza eman nahi dutenek kontzertuan bertan izango dute aukera, edo, bestela, Laboral Kutxako ES51 3035 0001 56 00 10129618 kontuan egin ahal izango dituze beraien diru sarrerak.