Zumaiako neskek Espainiako trainerila txapelketa jokatuko dute asteburuan

Baleike 2015eko ekainaren 5a

Zumaiako emakumezkoen trainerilak beste garaipen bat lortzeko aukera izango du asteburu honetan. Larunbatean eta igandean Espainiako txapelketa jokatuko da Santanderren eta bertan izango dira Kike Manterolak gidatutako neskak.

Txapela erdiesteko borrokan honako aurkariak izango dituzte: Chapela, Mecos eta Samertolomeu Galiziatik, Astillero eta Santoña Kantabriatik eta San Juan eta Zumaiako Euskadiko ordezkari bezala. Larunbateko sailkatze estropadak 18:00etan izango dira eta igandeko finalak 10:30etik aurrera.

Zumaiako trainerilak orain arte jokatutako txapelketa guztiak irabazi ditu: Gipuzkoako Liga, Gipuzkoako Txapelketa eta Euskadiko Txapelketa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide