Ekaineko Baleike aldizkaria kalean da dagoeneko

Baleike 2015eko ekainaren 5a

Kalean da jada ekaineko Baleike aldizkaria. Azala Borja Aginagalde zirujauari eskaini diogu. Donostiako ospitaleko toraxeko departamentuko kidea da, Gipuzkoan eta Araban erreferentea dena. 

Horrez gain, beste gai batzuk ere aurkituko dituzue zenbaki honetan: Basherri proiektuari buruzko erreportaje bat eta Sofa musika taldari egindako elkarrizketa. Ondarea ere kontutan hartu dugu oraingoan eta ZIIZeko koordinatzaile Pedro Etxabek Igartzako jauregiari buruzko testua izango duzue irakurgai.

Baleikeren bazkideek etxean jasoko zenuten aldizkaria. Besteok honako saltokietan erosteko aukera izango duzue, euro batean: Itsaskin, Amaiako plazako Ogi Berrin, Arkupen, Errota okindegietan, Mandala dendan, Otaño liburu-dendan, Aizpuruan, Brakysen, Txokon eta Otezuriko kafetegian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide