Zaratak sortzen dituen arazoak aztertu dituzte herriko ikastetxeetan Eskolako Agenda 21 programaren barnean. Arazo horiei konponbidea emateko hainbat proposamen aurkeztu dizkiete Udal ordezkariei, eta horien artean, herritarrei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina antolatzea eskatu dute.
Eskaera horri erantzunez, Beheko Plazan informazio puntua jarri zen maiatzaren 16 eta 17an herritarren proposamen eta kexak jasotzeko. Asteburu horretan zenbait iradokizun jaso ziren. Udalak, baina, kexak, proposamenak eta iradokizunak jasotzeko posta elektroniko helbide berri bat sortu du: zarata@zumaia.eus. Herritar guztiak animatu nahi dira beraien iritzia ematea, Zumaiako bizi kalitatea hobetzeko.