Andoitz Korta: “Barkamen eskaera berandu dator, baina ongietorria da"

Baleike 2015eko ekainaren 6a

Iñigo Urkullu lehendakaria hainbat biktima eta biktima elkarterekin elkartu zen atzo Donostian. Han euskal instituzioek biktimekiko izandako jarreraren errepaso kritikoa egin zuen eta baita hauei barkamena eskatu ere, Jaurlaritzak “lehenago eta hobeto” erreakzionatu behar zuelako bere esanetan.

Jardunaldian parte hartu zuenen artean Andoitz Korta zegoen. ETAk hil zuen bere aita 2000. urtean, Joxe Mari Korta enpresaburua. Andoitz Kortak lehendakariaren hitzak izan zituen hizpide kazetarien aurrean: “Barkamen eskaera berandu dator, lehendakariak berak aitortu duen bezala, bat nator horretan harekin. Gertatutakoa gertatu da, eta beharbada orain zen horretarako momentua; ongietorria da, beraz”.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide