Aitor Olaziregik erlojupeko 23 urtez azpikoen Euskadiko txapelketa irabazi du

Baleike 2015eko ekainaren 7a

Sekulako balentria lortu du Ampo klubeko txirrindulari zumaiarrak. Gaur goizean Nafarroako Caparroso herrian jokatu den erlojupeko 23 urtez azpikoen Euskadiko txapelketa irabazi du zumaiar gazteak. 

Ampoko kide bat izan da bigarren, Aitorrengandik ehuneko gutxira. Hirugarren Baqué-Campos taldeko Julen Amarika sailkatu da.

Sailkapena

1. Aitor Olaziregi (Ampo) 31:27
2. Ander Alonso (Ampo) 31:27
3. Julen Amarika.(Baqué-Campos) 31:33
4. Xabier San Sebastián (Fundación Euskadi-EDP) 31:38
5. Eder Sáez (Fundación Euskadi-EDP) 31:39
6. Aitor Rey (Infisport) 31:55
7. Mikel Aristi (Fundación Euskadi-EDP) 32:06
8. Josu Zabala (Caja Rural-Seguros RGA) 32:07
9. Gotzon Udondo (Baqué-Campos) 32:26

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide