Surfeko eta bodyboardeko ikastaroak antolatu ditu Ziskek Itzurunen

Baleike 2015eko ekainaren 9a

Uda garaia gainean da eta urtero bezala izango da surf edota bodyboardean aritzeko gogoa izango duten hainbat lagun. Hauei zuzenduta, kirol mota hauen inguruko ikastaroak antolatu ditu Ziske klubak Itzurun hondartzan. Izenak emateko epea dagoeneko zabalik dago. 

Ikastaroen eskaintza zabala dute: astean zehar, asteburuan, bakarka taldeka... "Ikastaroak ez daude haurrei zuzenduta bakarrik; edozein adineko pertsonek har dezakete parte", dio ikastaroen arduradun Oscar Solasek. 

Honako eskaintzak aurki daitezke:

-Astebeteko ikastaroa: 5 egun (astelehenetik ostiralera), 90 minutu eguneko. Taldea gehienez lau lagunez osatuko da. Prezioa: 60 euro / 75 euro, egokituta.

-Asteburuko  ikastaroa: 2 egun (larunbata eta igandea), 2 ordu eguneko. Taldea gehienez lau lagunez osatuko da. Prezioak: 60 euro / 65 euro, egokituta. 

Izenak emateko: 638675558 / ziske.eskola@gmail.com.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide