Sastrakas taldeak Aiako harrian egingo du igandeko irteera

Baleike 2015eko ekainaren 9a

Argazkiaren egilea: EƱaut Aizpurua

Sastrakas mendiko bizikleta taldeak irteera bat antolatu du igandeko honetarako. Aiako harria aldera joango dira oraingoan 25 kilometroko luzera duen bizikletazko irteera egitera.

Bidea honakoa izango da: Meaka auzoa, Pagogaina, Sorotxiki, Endara urtegia, Ingelesaren gaztelua, Meagorri eta Meaka auzoa. 

Taldea goizeko 7:30ean aterako da Sagarbide ingurutik. Ez da aurrez izena eman beharrik izango; nahikoa izango da esandako orduan bertaratzea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide