11 sorosle izango dira uda honetan lanean Zumaiako hondartzetan

Baleike 2015eko ekainaren 10a

Aurten ere Gurutze Gorriak kudeatuko du Itzurun eta Santiago hondartzetako sorospen zerbitzua. Guztira 11 sorosle izango dira lanean, 8 eguneko. 

Zumaian hondartzetako sorospen zerbitzua ekainaren 13an hasiko da irailaren 13a arte. Zerbitzuaren ordutegia 11.00etatik 19.30era izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide