Moilako zorua konpontzeko lanek bihar jarraituko dute

Baleike 2015eko ekainaren 10a

Goizeko eguraldi kaskarra dela eta, Txomin Agirre kaiko obrek ezin izango dute jarraitu arratsaldean. Hori dela-eta, moilako zorua asfaltatzeko lanek bihar goizean jarraituko dute. Eguraldia lagun, 14:30ak aldera amaituko direla aurreikusten da.

Lanak burutzen diren epe horretan, Lurraldebuseko autobusak ez dira kaira sartuko eta Etxezarreta kalean egingo dituzte geldialdiak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide