Pilota Eskola txapelketako finalak jokatuko dira larunbatean

Baleike 2015eko ekainaren 11

Larunbatean, ekainak 13, 16:00etatik aurrera XXII. Pilota Eeskola Txapelketako finalak jokatuko dira, eskuz eta pala modalitatetan. Eguradia lagun Odietako frontoi irekian jokatuko dira pilota partidak eta bestela berriz Herri Eskolako pilotaleku estalian.

 

Honakoa izango da egitaraua:

Aurrebenjaminak eskuz:

3. eta 4. postuak: Ian Manterola-Unax Lopez / Ander Mariana-Mikel Zearreta.

Finalistak: Ibai Etxabe-Alex Gomez / Kai Bernal-Julen Elosua.

1. urteko benjaminak, eskuz:

3. eta 4. postuak: Ibon Yeregui-Danel Garcia / Danel Alberdi-Nikolax Larrañaga.

Finalistak: Urko Larrañaga-Unai Etxabe / Ainhoa Carmona-Iurgi Etxabe.

2. urteko benjaminak:

3. eta 4. postuak: Xuban Calvo-Andde Etxaniz / Unai Vazquez-Ekaitz Galarraga.

Finalistak: Mohamed Beñiussef-Haytan Nordine / Adei Callejo-Ekain Vazquez.

Alebin neskak, palaz:

Finalistak: Libe Eizaguirre-Nora Zuazobide / Naia Vazquez-Amaia Aguirre.

Alebinak, eskuz:

3. eta 4. postuak: Jokin Beristain-Gotzon Larrañaga / Imaro Berasategi-Haritz Egaña.

Finalistak: Julen Fuente-Peru Gainza / Jon Ander Iribar-Jakes Aginaga.

Infantil neskak, palaz:

Finalistak: Leire Salegi-Nekane Etxabe / Zoihartze Osa-Leire Esnak.

Finaletan parte hartuko duten 40 pilotariez gain, beste 31k ere parte hartu dute txapelketan eta, noski, baita ere urtean zehar burutu diren entrenamendu saioetan. Guztiak izango dira 2014-2015 denboraldiari amaiera emango dion jaialdi honetan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide