Alaiko festak izango dira ostiraletik igande iluntzera bitartean

Baleike 2015eko ekainaren 11

Pailazoen ikuskizun batekin hasiko dira bihar arratsaldean Alaiko festak eta apar festarekin amaituko dira igande iluntzean. Tartean, ohiko bihurtu den bezala, motorzaleen topaketa ere izango da.

Hemen duzue egitaraua:

Ekainak 12, ostirala

18:00etan, txupinazioa eta festen hasiera.

18:30ean, Potxin eta Patxin pailazoak.

19:30-21:30, puzgarriak helduentzat.

22:00etan, Mus txapelketa (Zumaia hotelean).

22:0etan, festa brasildarra eta capoeira erakustaldia.

Ekainak 13, larunbata

9:00etan, katxaperoak.

9:30ean, motorzaleen festaren irekiera.

11:15ean, motorzaleeen irteera.

12:00-13:30, trikipoteoa.

13:30ean, motorzaleen argazkia.

14:30ean, motorzaleen bazkaria.

18:00etan, Marisa Merino eta Joana dantzak.

19:30ean, show stunt.

22:00etan, KTA2 kontzertua.

Ekainak 14, igandea

10:00etan, katxaperoak.

11:00-14:00, puzgarriak auzoan.

12:00-13:30, sukaldaritza txapelketa.

13:30ean, judo erakustaldia.

14:00etan, trikipoteoa.

14:00etan, janari banaketa: marmitakoa eta Thiebou Dien senegaldarra.

14:30ean, sukaldaritza txapelketako sari banaketa.

16:00-19:00, puzgarriak auzoan.

17:00etan, dantza afrikarrak.

19:00etan, festa amaiera eta apar festa-

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide