Euskal Jai egunean lan egiteko deialdia luzatzen zaie herriko taldeei

Baleike 2015eko ekainaren 11

Abuztuaren 7an ospatuko da Euskal Jai eguna. Ohikoa denez, herri bazkaria eta sagardo dastaketa izango dira egitarauaren barne, eta bietan ere taldeentzako moduko lana aurreikusi du Udaleko Kultura Sailak. Izenak emateko epea ekainaren 22an zabalduko da.

Egin beharreko lanak honakoak izango lirateke:

Bazkari herrikoia zerbitzatzea: talde batentzat lana

Lan honetako ezaugarri nagusia da 400 laguni herri bazkaria zerbitzatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eta tresnak ezartzea, bazkaria atera, txartelak kendu eta karpara sarrerak zaintzea, eta baita ondorengo txukuntze eta jasotze lanak.

Guztia kultur sailaren ordezkariekin eta herri bazkariko  sukaldari taldearekin lotuko  da.

Sagardo dastatzea

Hamar sagardotegitako sagardoa eskainiko da, eta horretarako aurrez edalontziak salduko dira.

Hala, taldearen lana izango da egun horretan postuak ezartzea, basoak saldu eta sagardoa banatzea, eta aurrez eta ondoren beharrezko lanak.

Izenak emateko epea: ekainaren 22tik uztailaren 6a bitartean, Alondegia kultur etxean. 943861056 / kultura@zumaia.eus  

Izen ematearen arabera taldeei bilera batera dei egingo zaie eta beharrezko azalpenak eman. Taldeen arteko zozketa bilera horretan egingo da.

Nor aurkez daiteke?

Zumaiako herria edota bere biztanleen onurarako, kirol, kultur edo gizarte mailan, etekin ekonomiko propiorik gabe, modu iraunkorrean lan egiteko eratu diren elkarteak.

Elkarte hauek Udalak herriko taldeen artean diru-laguntzak emateko ordurako onartutako oinarri berak bete beharko dituzte (Gizarte Segurantzarekin eta Ogasunarekin zorrik ez dutela ziurtatu).

Horrez gainera, euskaraz jarduteko gai izan beharko dute, eta, batik bat Sagardoa banatzeko orduan, ez dira adin txikikoak izango.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide