Txapelketa hau ekainaren 25etik uztailaren 4ra bitartean jokatuko da. Dena ondo badoa eta ezbeharrik ez bada, ondoren Qatar eta Poloniara joango dira prestaketa lanak burutzea, abuztuan Errusian jokatuko den munduko jubenil mailako txapelketara begira.
Gogoratu, bestalde, aste honetan bertan talde beste jokalari bat, Sara Torriko kadetea, Espainiako Federazioak Burgosen antolartu duen kontzentrazio baterako deitua izan dela.