Maria Eugenia Arrizabalaga izango da EAJren bozeramaile Batzar Nagusietan

Baleike 2015eko ekainaren 12a

Maria Eugenia Arrizabalaga izango da EAJ-PNVren bozeramailea Gipuzkoako Batzar Nagusietan legealdi berrian. Zumaiako alkate ohia (2003-2007 legealdian izan zen alkate), GBBko bozeramailea eta legebiltzarkidea da gaur egun.

Arrizabalaga ez zegoen EAJk Foru hauteskundeetara aurkeztutako zerrendetan, baina hautetsietako batzuk uko egin diote kargua hartzeari beste alderdikide batzuei lekua egiteko. Horien artean da egungo GBBko bozeramailea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide