Ludotekaren kurtso amaierako festa egingo da gaur

Baleike 2015eko ekainaren 12a

Ludotekaren ikasturtea amaitzear da eta hori ospatzeko bi ekitaldi izango dira gaur Eusebio Gurrutxaga plazan.

19:30ean Ludotekako festa iozango da eta bukatzeko, 21:30ak aldera, Dantza kasting izeneko ikuskizuna izango da. Festa Ludotekako haurrentzat izango da, baina ikuskizuna jende guztiarentzat irekita izango da. Ikuskizun parte-hartzailea izango da eta pertsonaiek telebistako kasting bat pasa beharko dute. Horretarako publikoaren laguntza beharko dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide