M&J Ikastetxeko ikasleak 'Cartooning for peace' ekimeneko bideoan

Baleike 2015eko ekainaren 12a

Gipuzkoako Foru Aldundiak giza eskubideen inguruko heziketa gizartean sustatzeko helburuarekin, Giza Eskubideak Marrazten ekimena jarri zuen abian. Ekimen honen helburua  gazteak heztea, kontzientzia sortzea eta ikuspegi kritikoa lantzea dira. Horretarako tresnak izan dira 'Cartooning for peace' nazioarteko erakusketa- adierazpen askatasuna eta prentsako marrazkiak lotzen dituena- eta gazteekin gai horiek zuzenean lantzeko tailer didaktikoak.

 

Ekimen hau herri ezberdinetan ibili da eta mila ikasle inguruk hartu dute parte. M&J Ikastetxeko DBH3 eta DBH4ko ikasleak izan ziren tailerretan eta Gipuzkoako Foru Aldundiko web orrian ikus dezakegun aurkezpen bideoan, DBH3A-ko ikasleen tailerra azaltzen da. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide