Soldadurako ikasleak praktikak egiten

Baleike 2015eko ekainaren 12a

Urola Kostako Udal Elkarteak eskaintzen duen soldadurako oinarrizko lanbide heziketako ikasturtea amaitzear da. Bigarren mailako ikasleek praktikak egin dituzte azken hiru hilabetekoan, martxotik ekainera eta ikasleen erdia lanean hasi da.

Zumaiako Soldadura Zentroan soldadura eta fabrikazioko espezialitatea lantzen da. Bi ikasturte egiten dituzte ikasleek eta tailerreko formakuntzaz gain oinarrizko formakuntza ere jasotzen dute. Bigarren mailan, azken hiruhilekoan, ikasleek praktikak egiten dituzte, eskualdeko lantegietan edo udalentzako lanak eginez. Praktikak amaitu ondoren, ikasleen erdiak lanean hasi dira.

Praktika horietan eskualdeko udalentzako hainbat lan egin dituzte, adibidez, Zumaiako musika eskolako sarrerako atea egin dute. Soldadura Zentroan egin dute eta galbanizatu ondoren, bertan muntatu dute, tokian bertan beharrezkoak izan diren egokitzapenak eginaz.

Aian, berriz, frontoiaren inguruko barandilla konpondu dute. Pasara handiko tokia da eta hondatuta zegoen.

Soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketa

Ikasketa horiek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditu ez duten 15, 16 eta 17 urte bitarteko gazteentzat dira. Bi urteko ikasketak dira eta Zumaiako Soldadura zentroan egiten dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide