Erabaki da zer lau bikotek jokatu dituzten esku pilota txapelketako finalerdiak

Baleike 2015eko ekainaren 13a

Esku pilota txapelketako herrikoiaren ligaxkako azken jardunaldia jokatu zen atzo. Partidak Odietan jokatzen hasi ziren, baina, euria medio, Herri Eskolako frontoian jokatzen amaitu ziren. Ondorioz, erabakita dago zer lau bikote izango diren ostiral honetan finalerdietan.

Atzoko jardunaldian honako emaitzak izan ziren:

1.       Oliden-Alkorta, 22  /  Manterola-Tumas, 5

2.       Odriozola-Artetxe, 17  /  Salaberria-Manterola, 22

3.       Aizpurua-Astigarraga, 22  /  Beristain-Urbieta, 14

Sailkapena honela geratu da behin ligaxka amaitu eta gero: 

1.       SALABERRIA-MANTEROLA: 10 puntu eta 110 tanto egindakoak.

2.       AIZPURUA-ASTIGARRAGA: 8 puntu eta 95 tanto egindakoak.

3.       OLIDEN-ALKORTA: 7 puntu eta 84 tanto egindakoak.

4.       BERISTAIN-URBIETA: 7 puntu eta 78 tanto egindakoak.

5.       ODRIOZOLA-ARTETXE: 7 puntu eta 77 tanto egindakoak.

6.       MANTEROLA-TUMAS: 5 puntu eta 54 tanto egindakoak.

Hiru bikote 7 punturekin berdinduta gelditu dira  eta finalerdiak jokatzeko aukera tanto bakar batengatik galdu du Odriozola-Artetxe bikoteak. Atzo Beristain eta Urbieta 13an gelditu izan balira berdinduta geldituko ziren puntutan eta elkarren artean jokatutako partida azken hauek galdu zutenez Odriozola eta Artetxe sailkatuko ziren.

"Nola diren gauzak, eta zaila dirudien arren sarritan gertatzen direnak, bost norgehiagoka eta hainbeste tanto jokatu ondoren bakar batek erabaki bi bikoteen arteko aurrera jarraitzeko aukera. Batzuen poza eta besteen pena noski. Haiek saltoak Unai Beristainek egin zituanak tentsio haundiz jokatutako partidaren azken txanpan 14garren tantoa egin zutenean", dio antolatzaile Jexux Iribar Olaldek

Datorren ostiralean, "eta espero dezagun eguraldia lagun izatea", jokatuko dira finalerdiak, 18:30etik aurrera:

1.       Aizpurua-Astigarraga / Oliden-Alkorta

2.       Salaberria-Manterola / Beristain-Urbieta

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide