Zumaiako bi traineru, bihar, Gure Esku Dagoren ikurrinan

Baleike 2015eko ekainaren 13a

Bihar, 11:00etan, Lekeition, Gure Esku Dagoren ikurrina jokatuko da. Zumaia A eta Zumaia B traineruan izango dira bertan. Zumaia B erlojuaren aurka ariko da eta Zumaia A betiko eran, txandakide hauekin: Ondarroa, Isuntza eta Donostiarra.

Denboraldi-aurreko azken estropada du Zumaia Ak. Izan ere, datorren larunbatean hasiko du KAE 1 Liga, Zarautzen. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide