Motorzale bat erori da haitzetara Orroaga parean

Baleike 2015eko ekainaren 14a

Argazkia: gara.eus

Eguerdia aldera gertatu da istripua, motorzale bat haitzetara erori denean Orroaga parean. Ertzainak (helikoptero bat ibili da bueltaka herri gainean), anbulantziak eta suhiltzaileak ere inguratu dira motorzalea arroketatik ateratzeko. Oraindik ere lan horretan ari dira une honetan. Udaltzaingotik adierazi digutenez, istripua izan duen motorzalea bizirik dago. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide