Arrauna

Zumaiak bateletan eta traineruan hartu du parte asteburuan

Baleike 2015ko eka. 15a, 08:33

Zumaia B ontzia, igandean Lekeition. Argazkia: Klausser

Traineruetan, Gure Esku Dago estropada  jokatu zen atzo igandez Lekeition. Hantxe izan ziren Zumaia A eta Zumaia B, biak gizonezkoetan.

Zumaia Bk erlojuaren aurka egin zuen lan, binaka, eta Bermeo B aise menderatu zuen. Azkeneko sailkapenean, hamargarren sailkatu ziren zumaiarrak.

Zumaia A txanda bidez leihatu zen, eta alboan KAE 1 Ligako aurkariak izan zituen: Ondarroak egin zuen aurrena, Isuntza bigarren izan zen sei segundora; Zumaia Ak hamabi segundo galdu zituen Ondarroarekiko, eta hiru atera zizkion Donostiarrari.

Hondarribiak irabazi zuen Gure Esku Dago bandera.

KAE 1 liga datorren asteburuan hasiko du Zumaia Ak, Zarautzen, larunbatean eta igandean.

Bateletako Gipuzkoako Udaberri Sarian, Hernanin izan zen estropada larunbatean, eta hauek izan ziren zumaiarren emaitzak: emakumezkoetan, promesek hirugarren egin zuten; gizonezkoetan, infantilak bigarren izan ziren, eta kadeteak zazpigarren.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide