Txori Txikiren ekitaldiak datozen egunetarako

Baleike 2015eko ekainaren 15a

Txori Txiki Musika eta Dantza eskolaren ikasturte amaierarekin lotuta, hainbat ekitaldi ari dira burutzen azken asteotan. Datozen egunetan ere ez dira faltako ikasleek burututako ekintzak. 

Asteazken honetan, ekainak 17, 18:30ean, entzunaldia izango da Musika Eskolan eta instrumentu desberdinak entzuteko aukera izango da.

Ostegunean, ekainak 18:00, 19:00etan, ikasturte amaierako jaialdia egingo da Maria eta Jose ikastetxeko aretoan.

Datorren astelehenean, berriz, 22:00etatik aurrera, sanjuaniturrian piztuko den suaren bueltan arituko dira dantzan Txori Txikiko ikasleak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide