Pulporen zazpi jokalari hautatu ditu infantil mailako Gipuzkoako selekzioak

Baleike 2015eko ekainaren 15a

Pulpo klubeko infantil mailako zazpi jokalarik Gipuzkoako selekzioaren kamiseta jantzi dute asteburu honetan Oñatin jokatu den txapelketa batean. Gipuzkoa finalera heldu zen bai neskatan, bai mutiletan, baina bietan galtzaile atera zen Bizkaiaren aurka.

Mutiletan Pulpoko Jonathan Bastias izan zen hautatua eta txapelketa ona burutu zuen. Neskatan sei jokalari izan ziren hautatuak: Ainhoa Larrañaga, Nahia Oliveri, Ane Oliveri, Jone Aguado, Maria Amonarriz eta Leire Arrizabalaga.

Sei jokalari hauek Euskadiko selekzioak datorren asteburuan Elgoibarren egingo den kontzentrazio batera deituak izan dira. Mutiletan, lau dira Euskadiko selekzioak deitutakoak: Jonathan Bastias, Paul Yeregi, Aitor Larrañaga eta Imanol Gonzalez

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide