Imanol Lopez ez omen da erretiratu: proiektu berriak ditu

Baleike 2015eko ekainaren 15a

(Artikulu hau aldatu egin dugu) Nahiz eta hasiera batean sare sozialen bitartez hala zabaldu den, Imanol Lopezek ez du erretiratzeko erabakirik hartu. Proiektu berriak ditu eta datozen egunotan emango du horren berri. 

Imanol Lopez pilotariaren ustezko erretiroarekin esnatu gara. Goizeko 10:00ak aldera ondoren mezu hau zintzilikatu du Instagrameko bere kontuan.

"Erabakiak hartzeko unea heldu da. Maiami Jai Alai frontoian zortzi urte zoragarri eta Dania Jai Alai frontoian bi urte pasa ondoren, etapa hau bukatutzat ematen dut. Oroipen handian, emaitza handiak, bizitzaren ikaskuntza handia eta, batez ere, esperientzia handi bat. Harrotasun handia nire garaiko onenekin aldagela berean egon izana eta, batez ere, eskerrik asko, beraiek gabe ez nintzateke gaur naizena izango". 

Oharra argitaratu eta berehala izan dira lehen erreakzioak eta horietan antzematen zen erretiroa hartzeko erabakia hartu zuela une hauetan zesta punta munduan dagoen kirolari onenetakoak. Baina, ez omen da hala eta txapeldunak datozen egunotan iragarriko ditu eskutan dituen proiektu berriak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide