‘Grampian Devotion’ ontziak ostegunean utziko du Zumaia

Baleike 2015eko ekainaren 15a

Ostegun honetan,hilak 18, 17:00ak aldera, Astilleros Balenciagan egindako Grampian Devotion ontzia itsasoratuko da Zumaiako portutik. Ontziak Pasaiarako bidea hartuko du eta han egingo zaizkio azken frogak Aberdeen (Eskozia) hiriko North Star Shipping armadoreari eman aurretik. 16:00etatik 18:00etara nabigazio kanaletik ez nabigatzea eskatzen du Portuen Zuzendaritzak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide