Nagusien Mahaia: adinekoen beharrei erantzun nahi dien ekimen irekia

Baleike 2015eko ekainaren 16a

Urtero garai honetan egin bezala, Nagusien Astea ospatzen ari da Zumaian. Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta Nagusiaren mahaiak antolatzen duen ekimena da eta atzo hasi zen Elsa y Fred pelikularen emanaldiarekin eta ondorengo debatearekin. Ekitaldi nagusiak asteburuan izango dira.

Urtero garai honetan egin bezala, Nagusien Astea ospatzen ari da Zumaian. Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta Nagusiaren mahaiak antolatzen duen ekimena da eta atzo hasi zen Elsa y Fred pelikularen emanaldiarekin eta ondorengo debatearekin. Ekitaldi nagusiak asteburuan izango dira.

Ostiral arratsaldean Hogarrean antolatu diren jokoen sari banaketa ekitaldia izango da (ondoren errioxar erara prestatutako patata platera bana emango zaie bertaratzen diren nagusiei) eta igandean omenaldia eskainiko zaie 89 urte bete edo aurten beteko dituzten herritarrei. Aurretik meza izango da parrokian Beheko Plaza abesbatzak kantatuko duena.

Nagusien mahaiak antolatzen dituen ekitaldien artean kokatzen da Aste hau. Mahaia 2012. urtean sortu zen eta bertan nagusiekin lan egiten duten zenbait elkarte eta erakunde daude sartuta: Beheko Plaza elkarteko ordezkariak, Eguneko zentroa eta apartamentuak kudeatzen dituen Eulen enpresako kideak, Otezuri eta San Juan egoitzetako ordezkariak, Osasun saileko eta Osasun zentroko kideak eta “nagusien alde lan egin  nahi duen edozein herritar”, Udal Gizarte Zerbitzuetatik adierazi duten bezala.

Ekimenak sustatzen dituen proiektuen artean herri mailan nagusien inguruan landu daitezkeen gaiak aztertu, baloratu, proposatu eta bideratzea daude; baina baita proiektu edo programa komunak bultzatzea eta “denon arteko elkarlana eta koordinazioa indartzea, herri mailan eskaintza bikoitza saihesteko”. 

2012. urtean sortu zen Nagusien Mahai hau Udaleko Gizarte Zerbitzuetako teknikarien proposamenari so eginez. “Udala nagusiei zuzendutako baliabide desberdinekin harremanetan jarri zen ikusteko nola baloratzen zuten denok elkartzea eta bakoitzaren lanez aparte, denon artean zerbait egiteko”, azaldu dute Udal sail honetatik. “Biltzen hasi garenetik, besteen zerbitzuen gorabeherak jakin izan ditugu, informazio trukaketa, zer egiten ai den zerbitzu bakoitza eta zer asmo dauden. Adinekoen beharrak eta kezkak jaso eta aztertu ditugu eta azkenik programazio bateratu bat egiten saiatu gara, nagusiei zuzenduta eta urtero egitarau desberdinarekin”.

Hor kokatzen dira urtean zehar antolatzen diren saio eta ikastaroak. Horren adibide da adinekoen artean erorketak saihesteko antolatu den tailerra. 

Nagusien Astea iragartzeko prestatu diren kartel eta postaletan agertzen denez, Mahai hau zabalik dago bertan lagundu nahi duen guztiarentzat: “Nagusien mahaian edozein herritarrek parte har dezake, eta batez ere, nagusiekin eta nagusientzat elkarlanean programa desberdinak landu nahi dituzten herritarrek”. Partaide izan nahi dutenek nahikoa dute 94386200 telefonora deitzearekin. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide