Patata, arraultzak, olio eta gatz pixka bat eta, nahi izanez gero, tipula. Horiek dira patata tortila bat prestatzeko behar diren lehengaiak. Horretaz aparte, sukaldariaren eskua behar da. Alaiko festetako lehiaketako epaimahaiaren esanetan, lehiaketako irabazleak Olaia Narciso eta Ainhoa eta Ainhize Martinez izan dira.