Udalekuetako haurren gurasoekin bilera egingo da asteazkenean, Aita Marin

Baleike 2015eko ekainaren 16a

Udalekuetan parte hartuko duten gurasoekin bilera izango da bihar, asteazken Aita Mari zinean. Haurrak zer taldetan egongo diren esango zaie gurasoei eta programazioaren berri ere emango da. 

 

Bileren ordutegia honakoa izango da: 

Euskaraz:

- HH2-3, 16:30ean.

- HH4-LH6, 17:15ean.

Gazteleraz:

HH2-3, 18:00etan.

- HH4-LH6,18:30ean.

Udalekuen inguruko zenbait gai landuko dira bertan, eta zuzendaritza taldea ezagutzeko aukera izateaz gain, gurasoen galderak eta zalantzak argitzeko aukera ere izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide