Asteazken arratsaldean (17:30ean) Zumaiako pilota eskolako neska-mutilekin elkartuko dira Odieta pilotalekuan (euria egiten badu Herri Eskolako frontoi estalian) eta eskuz binakako txapelketa azkarra jokatuko dute.
Kontzentrazioan dira buruz buruko finala jokatuko duten Aimar Olaizola eta Oinatz Bengoetxea. Kontzentrazioa giro ederrean bizitzen ari direla adierazi du lehenak.