Aitor Olaziregi hirugarren izan zen Gervais memorialean

Baleike 2015eko ekainaren 17a

Memorial Gervais erlojupeko txirrindularitza lasterketa jokatu zen atzo arratsaldean Aizarnazabalen. Aitor Olaziregik hirugarren postu on bat lortu zuen.

Ampoko txirrindulari zumaiarrak Caparroson eskuratutako 23 urtez azpikoen erlojupeko txapelketa estreinatu zuen atzo. Eta baita ondo defendatu ere. Memoriala irabazi zuen Ion Odriozolak (Sanpedrotarra), parte hartzen zuen elite mailako txirrindulari bakarrak, minutu eta 7 segunduko aldea atera zion. Bigarren saikatu zen Mikel Aristi (Euskadi-EDP), irabazlearekiko 43 segundura. Azken honek irabazi du maila honetako Gipuzkoako txapelketa. 

Aitor gustura zegoen lasterketaren amaieran: "Euskadiko txapelketa kasualitatea ez zela konfirmatu dut". 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide