Asegarceko pilotariak Zelai hotelean egiten ari diren kontzentrazioko egitaruaren barne, arratsaldean pilota eskolako neska-mutilekin elkartu dira. Autografoak sinatu ondoren, gaztetxoek binakako txapelketa azkar bat jokatu dute eta bikote bakoitzak enpresako pilotari bat izan dute botilero. Esperientzia polita izan da gaztetxoentzako.