Larunbat honetan ospatuko da festa eguna, lantokian bertan (Sagarbide bidea, 2). Egitaraua honakoa izango da:
10:00etan, harrera.
10:30etik 12:30era, bisita gidatua instalazioetan zehar.
13:00etan, GKN Zumaiako zuzendari Txomin Oronozen hitzaldia.
13:15ean, industria-jardueratan parte-hartze desinteresatua izan edota urtean zehar eginkizun sozialen inguruan konpainiak burutzen dituen proiektuetan parte hartu duten langileei sari-banaketa.
13:30ean, Aspanogi (Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartea) elkarteari txeke baten ematea.
14:00etan, ekitaldien amaiera.
GKN Zumaia automobilgintzarako transmisioen fabrikazioan mundu mailako liderra da gaur egun, eta sektore horretako marka garrantzitsuentzako hornitzailea da. Une honetan 400 langile ditu Zumaian eta bere produkzioaren % 80a esportatzen du.
Orain aste gutxi Adegi erakundeak ematen duen 'Enpresa-kultura berria' saria jaso du, “konpainiak urte hauetan giza-kapitalaren alde egindako apustu garbiagatik”. Oronozen esanetan, “mundua mailan konpetitiboak izateko funtsezko ardatza da hori”.