Begi Bistan enpresak kudeatuko du zerbitzua. Ontziak egunero eramango ditu bidaiarik puntu batetik bestera eta zerbitzua goizeko 11:00etatik 19:30era arte izango da martxan. Ontzia orduan puntuan eta orduro .30ean aterako da moilatik; Santiagotik itzulerakoak orduro .15 eta .45ean izango dira.
Bidaiaren prezioa 1,20 euro izango da joaneko txartela hartzen bada, eta 1,70 euro joan-etorria hartuta. 10 bidaiako bonoak ere izango dira 6,70 euroan.