Bitxiak eta abarketak, pastelak eta gaztak, likoreak, arropak, jostailuak, taloak... Hamasei artisau ikusi ahal izango dira lanean. Horiez gain, elikagaien zortzi postu egongo dira, baita talogileak ere. Elikagaien kontuan, bereziena Zumaian bizi diren senegaldarrek jarriko duten janari postua izango da.
Haurrentzako tailerrak ere ez dira faltako. Esmaltegintza tailerra eta aurtengo berrikuntzen artean izango den txalapartarena izango dira. Tu ku tun hirukoteak emango du azken hau eta tailerra hasi aurretik, ordu laurdeneko erakustaldi bat eskainiko dute bere historia eta azken urteetako eboluzioa azaltzeko.