'Gau zuria' egingo da larunbatean, merkatariek antolatuta

Baleike 2015eko ekainaren 19a

Zumartian plataformak eta Zumaiako merkatariek eta tabernariek antolatuta, 'Gau zuria' ekimena egingo da larunbata honetan. Dendak gaueko 22:00ak arte egongo dira irekita eta "era guztietako parte-hartzea bultzatuko dute: tailerrak, dastaketak, goxoki tabernak, koktelak eta denda bakoitzean musika".

Parte hartuko duten dendak UFO, Ana, Marisa-Piratetxea, Arruti, Coro Prieto, Hirueme, Izaskun eta Lua izango dira.

Horrez gain, gauerditik aurrera, zuriz jantzita doazenei txupito batera gonbidatuko zaie Gau Zurian parte hartzen duten tabernetan edatekoa eskatzen dutenean. Tabernak Gure Txokoa, Itzurun, Kalari, Kresala, Zalla, Tximista, Beheko Plaza eta Idoia izango dira. 

Musika ere izango da: 22:30ean Howdy taldea arituko da Erribera kalean eta 00:00etan Amaiako plazan DJ Kahuma eta La Gamba Negra izango dira. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide