Udalak eta Nagusien Mahaiak antolatutako Nagusien Astearen baitan, omenaldia eskaini zaie gaur aurten 89 urte bete edota beteko dituzten nagusiei. 24 izan dira omenaldia jaso duten adinekoak. Oier Korta alkateak erramu, opari eta bertso bat daraman diploma bana oparitu die omenduei.