Suaren bueltan bilduko da Zumaia, astearte gauean, San Juan bezperan

Baleike 2015eko ekainaren 22a

Sua izango da bihar gaueko protagonista. Gaua hasteko, San Juan sua piztuko da sanjuaniturri parean. Ondoren, udako solstizioaren jaia egingo da Gernika parkean

Aspaldiko ohiturari jarraituaz, San Juan sua piztuko da Alde Zaharrean, sanjuaniturrian. 22:00ak aldera izango da eta Txori Txiki Musika eta Dantza eskolako euskal dantzen ikasleak suaren bueltan arituko dira dantzan Udal txistulari bandaren musikarekin. Ez dira faltako suaren gainean egingo diren saltoak ere eta batek baino gehiagok amaitu berria duten ikasturteko apunteak ere erreko dituzte sugarretan.

Honen amaieran, 23:00ak aldera hasira, IV. Eki Festa egingo da Gernika parkean. Udako solstizioaren festa honetan ere ez da surik faltako. Horrez gain, joaldunak, antzerkia, dantza, txalaparta, bertsolariak eta sorgin salda izango dira. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide