Irteera geologikoa antolatu du Algorri Zentroak hilaren 4rako

Baleike 2015eko ekainaren 24a

Uztailaren 4an, hileko lehen larunbatean, doako irteera geologikoa egiteko aukera eskainiko du Algorri Intepretazio Zentroak.

Goizeko 11etan zentroan bertan elkartuko dira eta 45 minutuko iraupena izango duen bisita gidatua egingo dute. Bertan, flysch-a zer den eta nola sortzen den ulertzeko azalpenak emango dira.

Jarraian, Algorrira abiatuko dira interes geologikoko puntua den K/T muga bertatik bertara ikusteko. Amaitzeko, San Telmo ermitara hurbildu eta bestelako interes puntuak aurkeztuko dira, 13:00tan ermitan bertan irteerari amaiera emanez.
 
Informazioa eta izena ematea:
Juan Belmonte 21. 20750 Zumaia
info@algorri.eu
943 143100

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide