Arkaitz Lozanok eta David Calderonek jokatuko dute pala txapelketako finala

Baleike 2015eko ekainaren 24a

Astearte arratsaldean jokatu zen II. pala txapelketako bigarren finalaurrekoa. David Calderonek 30-20 irabazi zion Ramon Caballerori eta lehenak lortu du finaleko bigarren txartela. Gogoratu lehen finalerdikoa astelehen goizean jokatu zela eta Arkaitz Lozano izan zela partida hartan irabazlea. 

Beraz, larunbat honetan jokatuko dira txapelketako azken partidak. 18:30ean hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Ramon Caballerok eta Josu Osak. Ondoren jokatuko da Arkaitz Lozano eta David Calderonen arteko finala.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide